XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hizkuntza landuaren seinale da.

Hizkuntza berezi hori lortu nahi izan du eta horixe adierazten digu bukaerako oharraren bitartez 46 Frantsesez bada ezpada ere, ezelako zalantzarik gera ez dadin:


1. Herriak barneraturik dituen maileguak onartu eta erabili egin ditu; gehiegikeriarik gabe, beti ere.
2. Askatasun handiz jokatu du, berak dioenez hori / hoi, bai / ba, sobera / sobra, batere / batre eta antzekoak idazterakoan, bere ustez batzuek zein besteak erabiltzen baitira.
3. Oro har Senpereko euskalkian oinarritu dela dio, sarritan hortik urrutiratzen diren formak ere erabili dituela onartzen duen arren.
Are, Joanes Garaztarra, esaterako, garaztarrez mintzo da.

Goian aipatutako hiru horiek ei dira bere bekatuak, oharrean aipatzen duenez.

Hiru atal horietan esandakoak, beraz, testuarekin erkatuaz, luzetxoago azaltzen saiatuko gara.

1. Barbier ez da neologismozale itsua.

Beraz, eta garbizaleen gaitzespena izango duela jakinik ere, herriak erabiltzen eta ezagutzen duen hizkuntzaren aldeko apustua egin du.

Behar denean maileguak hartzearen aldeko jarrera garbia erakusten du, berak dioen moduan, hizkuntzak, bizia den aldetik, inguruko hizkuntzen ekarpenetik aberasten jakin behar baitu beharrezko duen neurrian.

Piarres-en bigarren zati honetan, gaiak hala eskaturik, gerraren inguruko lexikoa oso ugaria da.

Lexiko horren aukeraketan Barbierek ez du beti bide bera jarraitzen.

Gehienetan, frantseseko maileguez baliatzen da idazlea, berak ez ezik, inguruko irakurle guztiek ere frantsesetik jasoa zuten eta terminologia hori 47 Mailegu bidez jasotako berba horietako gehienak goian aipatutako Eskualduna-ko idatzietan ere erabiltzen dira.

Mailegu horiek, ordea, ez dira beti maila berekoak; euskararen hotsetara eta grafiara moldatuago daude batzuetan (multzo honetakoak dira irakurle guztientzat ere arruntak ziren erreximendu, presoner, jeneral, batallon eta abar luzea) eta bat ere moldatu